XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HALOGENURO ORGANIKOAK

Alkil halogenuroak, aril halogenuroak eta kide polihalogenatuak garrantzi handiko konposatuak dira, bai teorian eta bai praktikan.

Horrela sintesietan asko erabiltzen dira, eta erreakzio-mekanismoei buruz informazio asko eman dute.

Industrialki, etil kloruruoa (CHampsub3;-CHsub2-Csub1) antidetonatzaile den tetraetil berunaren fabrikazioan erabiltzen da.

Metil bromuroa, (CHampsub3;-Br), fumigazioetan eta karbono tetrakloruroa (CC1ampsub4;) disolbatzaile eta garbitzaile bezala erabiltzen da, eta baita ere extintoreetan.

Goi-alkil haluroak (amil kloruroak, adibidez), disolbatzaile bezala erabiltzen dira industrian.

Fluoruro organikoak errefrigeratzaile bezala erabiltzen dira (Freon 12: CC1sub2Fsub2), ez baitira toxiko ez errekor.

Intsektizida asko halogenuroak dira: DDT (diklorodifeniltrikloroetano), ezagunena delarik.

Antibiotiko asko, eta beste zenbait produktu deribatu halogenatuak dira.

PROPIETATE FISIKOAK

Behe-alkil kloruroak gasak dira inguruneko tenperaturan, goi-alkil kloruroak eta aril kloruroak likidoak direlarik, generalki.

Irakin-puntuak pisu molekularrarekin handiagotzen doaz.